XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IGELA ETA IDIA

Igela,
ergela.
Igel batek ikusi zuen idi bat.
Eta ederra baitzitzaion orobat,
Eta handia,
Eta lodia,
Bera aldiz ttipi eta mehar,
arroltze baten bete, oro har,
Gogoan eman zuen behar zela
handitu, loditu, hura bezala!

Hasi zen beraz buha 1buhatu: ufatu eta buha
eta gero, bere zorroari beha,
bi hatsen artetik,
nolazpeit, nonbeitik,
bere ahizpañoari ziola:
- Erradazu, baduta 2 baduta ba al dut (a galdegailua lotuz edo itsasiz) aski hola 3hola: horrela?
-Ez eiki 4eiki: segurki - Eta hola? - Ez ez ! Batere !
- Oraikoan haatik? - Ez eta hurbiltzen ere!

Igel txarra hantu zen, hanpatu! Hainbertze
non 5 hain non .. bait konparatiboan egitura hirukoitza erabili ohi zuen zartatu bait 5 hain non .. bait konparatiboan egitura hirukoitza erabili ohi zuen zen, sabel eta hertze.

O zonbat jende ez baitira zuhurrago!
begiak dauzkatenak kopetaz gorago;
handi-mandieri aldebat 6 aldebat: etengabe, beti beha egoki 7 egoki egon + ki iraupena - ki atzizkiaz. Ikus ibilki - izaki - joanki,
heien urrats guzieri beharrez jarraiki!

1952